2012-04-05

Carta de Jean Aniotzbehere

Alderdikide maitia,

- 1894ko uztailaren 14an: lehen aldikotz, Sabino Aranak margotu duen ikurriña goratzen du Bilbon.
- 2012ko uztailaren 14an, Mugaren bi aldeetako Euskaldunek Larrun gainean ikurriña goratzen dute.

Donibane Lohitzuneko Biltzarrak elgarretaratze honi juntatzerat gonbidatzen zaitu, Zazpiak Bat, Ikurriñaren atxikimendua eta Euzkadiko etorkizunean gure fedea sinbolizatzen dituena !
Gure mendia berreskuratzeko manera bat ere izanen da, luzaz Sara, Azkaine eta Beraren arteko batasunaren sinboloa, eta beraz gure herriaren batasunarena.
Bide batez, biltzarretako alderdikide guziak elgarrekin egun eder bat pasatuko dugu.
Larrun gainean, goizeko hamaiketan hitzordua finkatua da besta elgarretaratze batendako, mintzaldi, kantu eta landa-bazkari bero baten inguruan.

Sinboliko egun hortan parte hartu nahi baduzu, Maritxu-ri zure izena eman behar diozu uztailaren 6a baino aintzin (05.59.46.15.34.), eta ekarri behar dituzu: ikurriña bat, landa-bazkaria (edo han gainean ogitartekoak erosten ahal dituzu), kantu liburutxo bat eta besta egiteko gogoa !


Onart itzazu, alderdikide maitia, gure agurrik bizienak JELean.



                                                           Jean Aniotzbehere ,
                                                           Donibane Lohitzuneko Biltzarraren lehendakaria
(publicado en el blog de I. Anasagasti)

1 comentario:

  1. bonita, simpatica & simbolica iniciativa!! Danok Larrunera!!!!

    ResponderEliminar